domingo, 18 de enero de 2009

Neskak eta kirol eza



Sexuen arteko diferentziak nabariak dira gero eta gehiago kirol arloan. Baina arazo hau ez dago soilik praktikan, nahietan ere oso nabaria da, mutikoek futbola oso gustuko dute, saski baloia baita ere eta neskek, aldiz, igeriketa eta dantza nahiago dute. Nerabezarora heltzerakoan kirolaren efektu positiboak ageriagoak dira, hala eta guztiz ere, gehienak kirola egiteari uzten diote, eta portzentaje oso baxua kirola egiten jarraitzen du.

Adituenek diote hau gertatzen dela, eskoletan kirol gutxi praktikatzen delako eta gainera, astean zehar ordu gutxi ematen direla heziketa fisikoa egiten. Hauek kirol ordutegia handitu nahi dute, hiru ordu astero eginez.

Nire ustez, ordu kopuru gehiago eman behar da heziketa fisikoa egiten, eta neskak motibatu eta kirola ez ustea gomendatzea. Ariketak egingo nituzke neskek interesa handitzeko.

http://www.elperiodico.com/default.asp?idpublicacio_PK=46&idioma=CAS&idnoticia_PK=491661&idseccio_PK=1021

Hondarribiako kirol eguna



Bideo honetan hondarribiako eskola kirolaren jaia ospatzen da. Umeak kirola egiteaz gain, beste eskola batzuetako umeak edota ikasleak ezagutzeko aukera izan zuten, gainera, jarduera ugari eta desberdin egiteko aukera izan zuten: saski-baloia, giza-futbolina, esku- balioa, lasterketa, oztopoak, xakea, txirrindularitza, tenisa eta beste zenbait kirol.

Geldi leku honetara joateko, antolatzaileek garraioak kontuan izan dituzte eta beste horrenbeste zerbitzu baita ere; edari banaketa, tailerretako materiala ekipoa, musika ekipoa, segurtasuna, eta abar.
Guztiek parte hartzeko, txandaka egin zituzten jolas desberdinak.

Ondo deritzot kirol eguna ozpatzeari eta umeen beharrizanak kontuan hartzea, horrela, kirola gero eta gehiago egingo dute umeek era dibertigarri batean ikusten dutelako.

Haurrak igerian



Goiko helbide honetan ikus dezakegu nola haur txiki batek bera bakarrik uran mantentzen den. Txiki txikitatik ohitura hartzen badute, orduan oso erraz lortuko dute.
Hau guztia lortzeko lehenik eta behin nagusiak bi eskuekin ur gainean haurra mantenduko du eta pixkanaka - pixkanaka esku batekin helduko du eta gero bi eskuak kenduko ditu. Hau lortzeko lortu behar duguna da umea guztiz erlaxatua egotea. Bera bakarrik airea bilatzen egongo da, arnas dezan.

Amaren barruan egongo balira bezala gertatzen de eta horregatik ez zaie hain arraro egiten ur gainean egoteak. Ur gainean mantentzea, prozesu luzea da txiki txikitatik hasten ez bada, lehen esan dudan moduan, haurra guztiz erlaxatuta egon behar baita.
Hurrengo bideo honetan ikusiko dugu nola moldatzen diren haurrak igeri egiteko:

Psikomotrizitatea


Gaur egun psikomotrizitatea definitzea zaila gerta daiteke. Lehen sendatzeko metodo bezala erabiltzen zen. Adibidez, elbarrituekin. Edota, kirol konplementu bezala, baina ez zen kirol deitzera ailegatu. Egun, psikomotrizitatea haur txikiekin erabiltzen da, kirolak baino aurretiko bidea zabaltzeko.

Psikomotrizitatea bi zatitan banatzen da, psikikoa eta motorea. Hau da, bata psikologiaren aldetik doana eta bestea, gorputzarekiko mugimenduak aztertzen duena.

Piageten teoria aztertzen badugu, mugimenduaren bitartez inteligentzia sortzen zela dio. Psikomotrizitatearen bitartez, umearen estimulazioa bideratu egin daiteke.

Psikomotrizitateak honako helburuak ditu:

Sentsibilizazioa jorratzea erlazioak eta sentsazioak bere gorputzarekiko eta kanpoko objektuekin.

Gorputzeko mugimenduen bitartez ezagutzak garatzea

Irudikaturiko mugimenduak adieraztea baliabideak erabiltzen: sinboloak, keinuak, beste objektuen erabilpenaz edo irudimena erabiltzen

Haurrak euren gorputza noraino hel daiteken ohartzea edo konturatzea, kreazioaren bidez eta emozioen azalerapenarekin.

Auto-estima handitzea.

Segurtasuna beregan sentitzea, eta besteekin komunikatzea.

Besteenganako errespetua izatea eta euren espazioa errespetatzea.

http://www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm

Hona hemen psikomotrizitatea zer den ulertzeko bideo bat:

kirolak balioak transmititzeko bidea

Artikulu honetan, elkarrizketa bat egiten diote Antoni Petrus i Rotger, pedagogiako doktoreari, eta honek dioen bezala, garrantzitsuena ez da irabaztea baizik eta parte-hartzea. Batzutan gerta liteke, oso trebea ez den ume batek kirola egiten oso gustura sentitzen ez dena eta horrek izugarrizko arazoa irudi ahal zaio umeari, eta beste ikuspuntu batetik ikusita, arazo larria da. Umea bere ikaskideekiko baztertua sentituko da. Beharbada kirolean aritzea ez zaio gustatzen eta lagun taldetik kanpo ez gelditzearren beren kontrako nahietaz aritzea gerta liteke.

Doktore honek dio ume guztiek dutela ez irabazteko eskubidea. Irabazleak beti irabazleak badira, ez du emoziorik izango, aldiz galtzaileak, taktika berriak izan ditzakete eta buruari eragiteak du helburu, honela kontzeptu irabazlea izango da. Azken finean, “irabaztea ez da kirolariari zentzua ematen diona”

Irabaztea beti izango da pozgarria baina orduan, hementxe sartzen da hezitzailearen beste funtzio garrantzitsu bat, galtzearen pedagogia irakastea. Gainera “ Gogora dezagun gehiago direla galtzaileak irabazleak baino” esaten du Antonik.

http://www.kirolzerbitzua.net/adminkirolak/eskolakirola/docseskolakirola/n7.pdf

Ikastxeen elkarketa kirolaren inguruan



Umeak kirola praktikatu behar duten lehen momentua ikastetxetan bertan izan behar da. Hau da ikastetxe eta ikastola batzuek lortzen ari dutena, umeak kirolarekin kontaktuan egotea eta horretarako horrenbeste ekitaldi prestatu dituzte. Honela umeek kirola gero eta gehiago praktikatzea lortuko dute. Eta neskak gero eta gehiago izatea nahi dute, hazten hasten diren momentuan, neska gehienak kirola egiteari uzten diote.

Eskola hauetako koordinatzailea Josu Otzeta da eta honek helburu batzuk azaldu ditu: «Haurrek kirolean parte hartzea nahi dugu. Guretzat, lehiaketa ez da oinarrizkoa. Eskola-kirola ere lehiaketa bada ere, ez da garrantzitsuena. Haurrek jolastea eta ondo pasatzea nahi dugu». Eta : «Kirola egiteko ohitura hartzea ere garrantzitsua da. Dinamika hori bereganatzea onuragarria delako haurrentzat».

Ikastetxe hauetan futbolak garrantzia handia dauka, baina beste kirol batzuk ere pratikatu egiten dira, saskibaloia, gimnasia erritmikoa eta judoa adibidez.
Begiraleak direla eta, entrenatzaile onak izatea kontuan hartzen da, honi garrantzia handia ematen zaio, beti esan ohi da gimnasiako irakasleak ez dela tituludunak izan behar, baina pertsona egokiak aukeratzen dira. Entrenamenduak ez dira oso gogorrak, astean bi ordu jokatzen baita.

Eragin positiboa izan duenez proposatutako ekintza honek, kirol gehiago sartzekotan daude, hala nola, patinetako hockeya sartu nahi dute. Ikasleak motibatzeko ariketa oso praktikoa da hau eta koordinatzaileak esaten duen moduan, «ikasle gehienek egiten dute eskola-kirola».

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi42/07

Kirol lehiakorra umeetan. Dibertimendua edo arriskua?



Mila miloi umek munduan zehar, kirola egiten dute. Jakin badakigu kirolak umeengan efektu positiboak izan ditzakeela, bai fisikoaren aldetik eta bai psikologia aldetik ere. Sozializazioa eragiten du, laguntasuna, elkarlana, eta beste horrenbeste faktore. Baina batzutan gerta litzake, umeak ahal duen baino askoz gehiago eskatzea, eta hori gertatzen da lehiaketetan aritzen diren umeetan. Haien haurtzaroa galtzen dute lehiaketetetan aritzeko eta familian eta lagunekin egotea zer den ahazten dute.

Elitean aritzen diren umeak, gehienetan lagunik gabeko mundu batean sartzen dira eta nagusiek inposatutako arauak bete egin behar dituzte. Independenteak izateko momentu eskasak dituzte eta sormena gutxi lantzen dute.

Sei edo zazpi urte baino txikiago diren umeek, ez dakite lehiaketa eta entretenimendua bereizten. Bederatzi urte baino gutxiago dituzten umeek ez dakite esfortzua eta gaitasunen artean bereizten, hori dela eta, irabaztea esfortzuaren bitartez lortzen dela uste dute eta lehiaketa galtzeak, gehiagotan saiatu ez izanaren eragina dela uste dute.
Umea arriskuan dago, nagusiek haien inposaketak egiten dutenean, egokitasuna egin ezean. Hau da, umeen baloreak, pertzepzioak eta eskaintza fisikoak eta mentalak.


http://www.oei.es/noticias/spip.php?article3250

Kirola eta umeenganako efektuak


Argi dago umeak nagusiak baino askoz azkarrago ikasten dutela eta gauza gehiago barneratzeko gai direla. Hauen burmuinak belaki modukoak baitira. Baina ikasketa izatetik ohitura bihurtzera garatu behar dira.
Geure gorputz sistema osoak ondo funtziona dezan, kirola ezinbestekoa da, eta batez ere, umeengan. Kirolak elementu ugarienetan eragina dauka, hala nola, alde fisikoan, mentalean, eta sozialean baita ere. Hau guztia kontuan hartuz, umeen heziketa gertatzen den bitartean, kirolak umeengan efektu positiboak eragiten ditu.
Lehenik eta behin, kirolaren bitartez, umeen hezurrak eta muskuluak osatu eta gogortu egiten dira. Horregatik, esfortzu handia egin beharreko kirolak saihestu egin behar dira hauen hezurrak eta muskuluak deforma ez daitezen. Gainera, umeak konpetiziorako kirola egitekotan, honentzat egokia den maila batean egin beharko du, bestela, ez egitekotan zorroztasun ugaria nabarmena izango da eta umearentzat jasan ezina izango da. Txikitatik kirola egiteak, loditasuna ekiditen laguntzen du, eta horrela gorputzeko koipeak behar diren lekuan kokatuko dira. Gainera, gaixotasunak ez izatea laguntzen du.Honetaz aparte, umea bere gorputzeko koordinazioa izan dadin laguntzen du.
Bigarrenez, area mentalari eta sozialari dagokionez, lagungarria litzateke gurasoek umea kirola egiten bultzatzea, horrela, umea beste ume batzuekin kontaktuan egongo da eta kooperazioa zer den ikasteaz aparte, beste balore batzuk ere ikasiko ditu, hala nola, elkarlana, lotsa gainditu, … Gainera, ohiturak hartzen hasten da eta bera baino gehiago dakiten beste batzuek badaudela ikusiko du, eta hori ez dela txarra konturatuko da, honela auto-ikaskuntza landuko du, bere barneko garapena egiteko.
Esandako hau guztia arrakasta izan dezan, ez dugu ahaztu behar umeak gustuko duen kirola praktikatu behar duela eta ez guk inposatutakoa, honela, umeak gozatuko baitu. Ohiturak umeengan finkatzeko metodo bakarra, umeak ondo pasatzen duen bitartean jasotako ikasketa da. Ez dugu kirola obligazio baten moduan ikusi behar, baizik eta denbora bat, non, umeak pozik jolasten duen.


http://www.vivirsalud.com/2007/09/10/el-deporte-y-sus-efectos-durante-la-ninez/

Gurasoen eta hezitzaileen zeregina

Gurasoek umeen kiroletan modu objektibo batean joka dezakete. Honi erreferentzia egiteko, artikulu honen azpian daukagun orrialdean begiratuz gero, ikusiko dugu gurasoak nola lagun iezaiokete umeei.

Laburpen txiki bat eginez gero, esan dezaket, puntu batzuk agertzen direla eta hauek ezagutzea komenigarria izango litzatekela:
1.-umeari ez zaio errietarik egin behar kirola egiten ari den bitartean, lortu behar duen emaitza ez badu lortzen, efektu negatiboa izango delako umearentzat. 2.-Independenteak direla sentitu behar dute kirolaz gozatzeko eta horretarako haiek buruari eragitea aproposa da, ez dute sentitu behar denbora guztian nagusiek zer egin behar duten esatea.
3.-Nagusiek gogoratu behar dugu, umeak kirola egiten dutela, haiek gozatzeko eta ez dela nagusientzat entretenimendu gisa.
4.-Kirola bukatzerakoan, gogoratu lortutako emaitza ez dela inportanteena baizik eta elkarlana eta kirola egitea dela garrantzitsuena.

Josean Arruza Gabilondo katedradunari egindako elkarrizketa batean, aditzera ematen du Hezkuntza fisikoko irakasleak hautatzerakoan, ez dela garrantzia handirik nabarmentzen,adibidez, matematika irakasle bat kontratatzeko orduan, faktore desberdinak begiratzen diren moduan.

Azkenik, Josean Arruzak esandako esaldia: "Kirolaren bidez, bizitzan bezala, helburu bat lortzeko beharrezkoak diren bitartekariak jartzen ikasten dugu"

http://www.kirolzerbitzua.net/adminkirolak/eskolakirola/docseskolakirola/n9.pdf

sábado, 17 de enero de 2009

Txinako Kirol eskola



Bideo honetan ikus dezakegu Beijin-eko (Pekin) kirol eskola bat. Hementxe azaltzen da nola txiki-txikitatik praktikatu egiten duten. Eskola honetan helburua ez da umeak irakastea ikasketetan, baizik eta, kirol profesionalean aritzeko umeak “fabrikatzea”. Txinako gobernuak, eskola honen bitartez, irabazle mundialak lortzea du helburu.

Hemen ematen den entrenamendua oso zuhurra da, hau da, denbora guztian entrenatu egin behar dute hoberenak izateko. Hau guztia albo batera utziz, kirol eskola honetan dauden umeak oso pozik daude, espezialitate batzuetan oso garaiz hasi arren. Poztasun honen ezaugarri aipagarri bat, kirol ezberdinak ikasten dituztelako gertatzen da eta gehien bat, Txinako kirolak ikasten dituztelako, hala nola, taekwondo.

Eskola honen helburu nagusia, eliteko atletak sortzea da eta gobernuaren partaidetzarekin bat dago. Elitezko eskola honetan kirolak praktikatzeari ondo deritzot baina balore asko galtzen direla uste dut. Umeei dena ondo egitera eta besteak baino hobeto egitera irakasten zaie eta hori ez da garrantzitsuena. Eskola honetan sartzear uste dut beste eskola batean ikasi beharko luketela, beharrezkoak diren beste horrenbeste gauza eta materia ikasteko.

Kirolak eskola adinean


Eskola kirola normalean deitu izan dugu eskolan bertan egiten den kirolari baina Gómez eta García diotenez, eskola kirola deritzo, kirola egiten duten umeek, bai eskolan bertan edota eskolatik kanpo egiten den kirola, eskola adinean dagoenean. Berdin da klub batean kirola egitea edota kalean egitea, garrantzitsua dena kirola egitea da.

Gaur egun planteatzen den arazorik larrienetarikoa umeen sailkapena egitea kirolaren bitartez (benjamin, kadetea…) izaten da. Autorearen ustez oso zaila da ume baten klasifikazioa egitea soilik kirola kontuan hartuz.

Sanchez Buñuelos-ek proposatzen duena da, kirola eta ariketa fisikoan deskalifikazioak ez egotea, honela umearen motibazio eza desagertuko baita eta gainera kirola egiteko nahiak egongo dira. Ez du inork ez galtzen ez irabazten eta horrek umeak motibazioa eta auto-estima igo egiten die. Bilatu behar dena da parte-hartzaile guztiek gustura egotea, eta honela lortuko dugu, inork ez sentitzea jokoz kanpo dagoela eta guztien partaidetza behar dela.

Laburpen txiki bat egitekotan, autore hauek nahi dutena da, jendeak kontzientzia hartzea kirolaren garrantziaz eta azken finean, eskolaz kanpoko kiroletan parte hartzea. Kirolak prestatzen dutenentzat oharra moduan jokatzen dute, kirolaren efektuak zeintzuk izan daitezkeen eta zeintzuk soluzio posibleak egon daitezkeen.

http://books.google.es/books?id=nAMS1by01ksC&pg=PA432&lpg=PA432&dq=deportes+escolares&source=web&ots=aBfYOMR28-&sig=x-jtiMXA2ilw6l5Qg8DfWeWYtZk&hl=es&sa=X&oi=book_result&resnum=3&ct=result#PPA24,M1

Kirolen alde negatiboa


Kirolak oso garrantzitsuak dira umeen hazkuntzarako. Baina badaude beste faktore batzuk ere oso garrantzitsuak direnak eta ahaztu egiten ditugunak. Kirola gehigarri moduan ematen bada, orduan, hauentzat positibo moduan jokatuko du. Baina soilik Kirola egitearren, efektu negatiboak ekar ditzake umearen hazkuntzarako, ikas prozesuan ari bagara. Beharrezko baloreak irakatsi behar zaie pertsona moduan ere haz daitezen.
Ona da kirolaren perspektiba desberdinetan aztertzea, eta hau da batez ere artikulu honetan aditzera eman nahi dena. Hezkuntzan, kirolak umeentzat onak direla pentsatzea garrantzizko ideia da, batez ere umeak ikasteko beste modu desberdinak dauzkatelako.

Baina bereiztu behar da kirolak eskolan daukan eragin positiboa eta negatiboa umeen hazkuntzan.
Kirolaren alde negatiboa, umeengan egiten duen presioa izan daiteke. Batez ere, kirol marka bikainak lortu nahi direlako eta orduan umeen arteko konpetentzia sortzen delako. Horrek azkenean, haien arteko diskriminazioa sortzen du.

Azken bolada honetan, eskolan egiten den kirola, kirolari profesionalen aldera pasatu egin da eta konparaketa ugari sortu egin dira, orduan arazoa da, ume batek marka onak lortu nahi dituenean lortu ezinean gelditzen denean. Umeak jasotako presio horrek eragin negatiboa izango du, eta desmotibatu egingo da. Gehienetan umearengan trauma txiki bat besterik ez du sortzen baina beste batzuetan ikasi behar ez dituen beste balore batzuk ikasiko ditu, adibidez, matxismoa edota diskriminazioa. Badirudi badaudela kirol batzuk, bakar bakarrik sexu batentzat direla eta kontrako sexuak ezinezkoa duela horretan aritzea.

Beste eragin negatibo batzuk hauek izan daitezke, alde batetik, lesio fisikoak, nahiz eta txikiak izan (esginzeak), eta lesio psikikoak, auto-estima baxua, konfiantza eza bere buruaz, independentzia falta, eskola errendimendu baxua…

Bukatzeko esan beharra dago, testu honetan exageratu egin dela pixka bat, gai honi garrantzia emateko. Jakin badakigu kirolak eskolan positiboki jokatzen duela baina batzutan, beharbada, ez gara konturatzen umeak modelo bat imitatzera bultzatzen ditugula eta kontuan izan beharreko arazoa dela.

http://www.maixua.com/educacion-fisica.html?name=Conteni2&pa=showpage&pid=16