Zein efektu dituen kirolak umeengan, zer den egokia umearentzat edota zer nolako kirol mota egin behar den adietzera eman nahi dut blog honekin.
domingo, 18 de enero de 2009
Kirola eta umeenganako efektuak
Argi dago umeak nagusiak baino askoz azkarrago ikasten dutela eta gauza gehiago barneratzeko gai direla. Hauen burmuinak belaki modukoak baitira. Baina ikasketa izatetik ohitura bihurtzera garatu behar dira.
Geure gorputz sistema osoak ondo funtziona dezan, kirola ezinbestekoa da, eta batez ere, umeengan. Kirolak elementu ugarienetan eragina dauka, hala nola, alde fisikoan, mentalean, eta sozialean baita ere. Hau guztia kontuan hartuz, umeen heziketa gertatzen den bitartean, kirolak umeengan efektu positiboak eragiten ditu.
Lehenik eta behin, kirolaren bitartez, umeen hezurrak eta muskuluak osatu eta gogortu egiten dira. Horregatik, esfortzu handia egin beharreko kirolak saihestu egin behar dira hauen hezurrak eta muskuluak deforma ez daitezen. Gainera, umeak konpetiziorako kirola egitekotan, honentzat egokia den maila batean egin beharko du, bestela, ez egitekotan zorroztasun ugaria nabarmena izango da eta umearentzat jasan ezina izango da. Txikitatik kirola egiteak, loditasuna ekiditen laguntzen du, eta horrela gorputzeko koipeak behar diren lekuan kokatuko dira. Gainera, gaixotasunak ez izatea laguntzen du.Honetaz aparte, umea bere gorputzeko koordinazioa izan dadin laguntzen du.
Bigarrenez, area mentalari eta sozialari dagokionez, lagungarria litzateke gurasoek umea kirola egiten bultzatzea, horrela, umea beste ume batzuekin kontaktuan egongo da eta kooperazioa zer den ikasteaz aparte, beste balore batzuk ere ikasiko ditu, hala nola, elkarlana, lotsa gainditu, … Gainera, ohiturak hartzen hasten da eta bera baino gehiago dakiten beste batzuek badaudela ikusiko du, eta hori ez dela txarra konturatuko da, honela auto-ikaskuntza landuko du, bere barneko garapena egiteko.
Esandako hau guztia arrakasta izan dezan, ez dugu ahaztu behar umeak gustuko duen kirola praktikatu behar duela eta ez guk inposatutakoa, honela, umeak gozatuko baitu. Ohiturak umeengan finkatzeko metodo bakarra, umeak ondo pasatzen duen bitartean jasotako ikasketa da. Ez dugu kirola obligazio baten moduan ikusi behar, baizik eta denbora bat, non, umeak pozik jolasten duen.
http://www.vivirsalud.com/2007/09/10/el-deporte-y-sus-efectos-durante-la-ninez/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario